Ben Aliri 15 urteko espetxe zigorra jarri diote Tunisian
TUNIS. Zine el Abidine Ben Ali Tunisiako presidente ohiari hamabost urteko eta sei hilabeteko espetxe zigorra jarri diote, armak eta drogak legez kanpo izateagatik. Joan den ekainaren 20an beste 35 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, iruzurragatik. Saudi Arabiara ihes egin zuen joan den otsailaren 20an, eta han dago errefuxiatuta bere familiarekin harrezkeroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu