PROTESTAK HERRIALDE ARABIARRETAN

Ben Aliri 15 urteko kartzela zigorra ezarri diote

Tunezeko presidente ohiak ihes eginda jarraitzen du, otsailetik. Armak eta estupefazienteak soinean eramatearren kondenatu dute.

2011ko uztailaren 4a
18:56
Entzun

Zine el Abidine Ben Ali Tunezeko presidente ohiari hamabost urteko kartzela zigorra ezarri diote, arma eta estupefazienteak soinean eramatearren.

Gaur epaitu du Tunezeko zigor auzitegiak "errebeldia" egoeran; hots, ez da epaiketara agertu, eta bere hutsa justifikatu ez duenez, bera egon gabe ere epaiketa egin dute. Sententziak, hamabost urte eta sei hilabeteko kondena bete beharko duela dio.

Presidente ohiaren aurka eman den bigarren sententzia da. Ekainaren 20an, 35 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, diru publikoen erabilera bidegabeagatik.

Ben Alik otsailean Saudi Arabiara ihes egin zuen, eta han bizi da geroztik, bere familiarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.