Pakistan

Benazir Bhutto zenaren alderdia doa aurretik hauteskundeetan

Oraingoz, 248 eserlekuetatik 86 lortu ditu eta eskuan dauka garaipena. Legebiltzarrerako eta lau probintzia asanbleetarako bozak izan zituzten atzo Pakistanen.

2008ko otsailaren 19a
18:48
Entzun
Hauteskunde eguna izan zuten atzo Pakistanen -Legebiltzarrerako eta lau probintzia asanbleetarako bozak-, eta, Hauteskunde Batzordearen azkeneko datuen arabera, Benazir Bhutto zenaren PPP Pakistango Herriaren Alderdiak doa irabazten. 272 eserleku zituzten jokoan eta, oraingoz, 248tik 86 PPPrentzat izan dira eta eskuan dauka garaipena, bigarren doanari 21 eserlekuko aldea kentzen diolako eta 23 aulki geratzen dira banatzeko.

Liga Musulmandarra-Nk (Nawaz Sharif da liderra) 65 diputatu lortu ditu orain arte, eta bera da bigarren doana. Liga Musulmandarra-Qk -Pervez Musharraf presidentea babesten du-, behera egin du eta hirugarren doa (37); aitortu du porrot egin dutela.

Asif Zardari PPPko burua -Bhutto zenaren senarra- "prest" dago Liga Musulmandarra-Nrekin gobernatzeko, baina badintza bat jarri du: bere emaztearen kontrako atentatuaren ikerketa zabaltzea berriro.

Sharifek, berriz, alderdien "batasuna" eskatu du, "diktatura" bukatzeko. Musharrafek boteretik kendu zuen hura 1999an, estatu kolpe bidez.

272 diputatuez gain, beste 60 emakumeentzat izaten dira -alderdiek proportzionalki banatzen dituzte eserleku horiek- eta beste hamar ez-musulmandarrentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.