Pakistango Poliziak Benazir Bhutto oposizioko buruaren hilketaren ustezko bi egile atxilotu ditu gaur, Rawalpindi.
Abenduaren 27an hil zuten Bhutto Pakistango Herriaren Alderdiko (PPP) burua eta Pakistango lehen ministro ohia, atentatuan, eta Poliziaren ustez beste hainbat lagunek ere hartu zuten parte erasoan.
Urtarrilaren bukaeran bi ekintzaile identifikatu zituela jakinarazi zuen. Kamal Shah Barne Ministerioko idazkariak zehaztu zuenez, tiro egin zioten Bhuttori. Handik bi minutura ekintzaile batek soinean zeraman bonba leherrarazi zuen haren aurrean. Ikram Mehsud da, ustez, tiro egin zuena. Bilal izena zuen, berriz, ekintzaile suizida -haren burua atentatuaren lekuan aurkitu zuten-. Erasoan hil ziren 23 lagunetatik 22 identifikatu dituztela zehaztu zuen, halaber, Ministerioak.
Al Kaedako Baitula Mehsud buruzagiarekin lotzen dituzte ekintzaile horiek. Aitezaz Shah hamabost urteko gazteak atxilotu ondoren jakinarazi omen zien agintariei ekintzaileen izenak.
Pakistan
Benazir Bhuttoren ustezko bi hiltzaile atxilotu dituzte Pakistanen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu