Nuria de Gispert demokristaua (Bartzelona, 1949) Kataluniako Parlamentuko lehen emazkumezko presidente bilakatu da, CiUren 62 diputatuen, Ciutadansenaren eta PPkoen eta PSCkoen seina botorekin. Kargua hartzeko diskurtsoaren zati handi bat emakumeei eskaini die, bereziki Legebiltzarrean daudenei —diputatuen %41 dira, inoiz baino gehiago—. Nabarmendu duenez, «benetako berdintasunik gabe ez dago askatasunik». Hori lortzeko lan egingo duela zin egin du.
De Gispert 1986tik UDCko alderdiaren zuzendaritzakoa da, eta bere ibilbide politikoaren zatirik handiena kargu garrantzitsuetan egin du. Zuzenbidea ikasi zuen, eta politikan aritu aurretik abokatu izan zen. Ezkondua dago, eta lau seme-alaba dauzka. •
Pertsonaia. Nuria de Gispert
Berdintasunari bidea egiten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu