Atzo gauean (bart goizaldea Euskal Herrian) egin zituen adierazpen horiek telebista bidez Chavezek, CNE Venezuelako Hauteskunde Batzordeak oposizioak lehendakaria karguatik kentzeko erreferenduma egin ahal izateko behar adina sinadura bildu dituela jakinarazi ostean.
Chavezen iduriko, erreferendum hori egin ahal izateak "Venezuelako demokrazia parte-hartzailea" dela frogatzen du, eta, halaber, instituzioek ondo funtzionatzen dutela. Ildo horreatik, bozketa hori egiteko bidea zabaltzea bere Gobernuaren meritua izan dela azpimarratu zuen Chavezek, hain zuzen ere, berek bultzatutako Konstituzioan jaso delako presidentea kargutik kentzeko erreferendumak egiteko aukera. "Gure Gobernuaren uzta da erreferendum hau egiteko aukera, eta ez herritarrei hainbat gauza agindu eta gero aukeratzen zituztenean herriaz ahantzi, eliteekin hitzarmenak egin eta traizioa egiten zutenena", azpimarratu du.
"Presidentea kargutik kentzeko erreferendumaren aldekoa izan naiz beti. Herriak agintariak epaitu behar ditu, ebaluatu, hiru urte nahikoa baitira agindutakoa betetzen ari diren edo herriari bizkarra eman dioten ikusteko", adierazi du.
Venezuela
Bere aurkako bozketa egiteko behar adina sinadura biltzeak "Venezuelako demokrazia parte-hartzailea" dela frogatzen du Chavezen iduriko
Bera kargutik ken dezakeen erreferenduma egiteko oposizioak behar adina sinadidura bildu dituelako "harro" dagoela adierazi du Hugo Chavez Venezuelako presidenteak. Izan ere, "demokrazia parte-hartzailea" dutela frogatu dela iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu