Bere langileei pagatzeko estu dabil Generalitatea
BARTZELONA. Oriol Pujol CiUko talde parlamentarioko buruak dramatikotzat jo du Kataluniako Generalitatearen kutxen egoera, eta esan du funtzionarioei pagatzeko arazo handiak dituela. Finantza egoera «oso delikatua» dela onartu arren, lasai egoteko deia egin die Generalitateak bere langileei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu