Tibeteko Lhasa hiriburuan bi gizonezkok su eman zioten beren buruari atzo. Aspaldian halako ekintza ugari egin dituzte tibetarrek Txinaren okupazioa salatzeko, baina lehenbiziko aldiz gertatu da Lhasa hiriburuan. Xinhua agentziaren arabera, gizonetako bat hil egin da, eta bertzea zaurituta eraman dute ospitalera. «Tibeteko bertze eremuetan gertatutako suizidioen segida izan dira, eta ekintza hauek Tibet Txinatik banatzea dute helburu», adierazi du Txinako Alderdi Komunistak Tibeteko Eskualde Autonomoan duen ordezkari Hao Pengek.
Radio Free Asia irratiak erran duenez, bi gizonezkoak monje budistak ziren; horrelako ekintza gehienak, hain zuzen, monjeek egin dituzte. Lhasako Jokhang tenpluaren kanpoan su eman diote beren buruari. Xinhuaren arabera, inguru hori jendez gainezka zegoen budisten jai bat dela eta.
Beren buruari su eman diote bi tibetarrek
Lehenbiziko aldiz, Lhasa hiriburuan gertatu da halako ekintza bat; bietako bat hil egin da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu