Europako Batasuna
Beren onarpenarekin "balioetan oinarritutako Europa" eraikiko dela iritzi dio Turkiak
EB Europako Batasunak Turkia elkartera biltzeko negoziazioak hastea erabaki ondoren, gustura agertu da bart gauean Abdula Gul Turkiako Atzerri ministroa; erabaki horren bidez, historian oinarritutako Europa barik "balioetan" bermatutakoa hobetsi dela iritzi dio Gulek Luxenburgon egin duen agerraldian. Turkiak erreformekin aurrera jarraitzeko "asmo irmoa" duela nabarmendu du Gulek, EBko kide izateko borondatea agintariena ez ezik herritarrena delako.
"Gaur frogatu da erlijioak ez direla garrantzitsuak, baizik eta elkarrekin partekatzen ditugun balioek batzen gaituztela", adierazi du Jack Straw EBko Ministroen Kontseiluko idazkari nagusi eta Erresuma Batuko Atzerri ministroak. Izan ere, Gulek eta Strawk elkarrekin egin dute kazetarien aurreko agerraldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu