Katalunia

Bergako alkatea atxilotu dute epaitegira eramateko

Estelada udaletxeko balkoitik kentzari uko egin ziolako deitu zuen deklaratzera epaileak, bi aldiz, Montse Venturos Bergako alkatea (CUP). Ez zen joan, eta gaur mossoek eraman dute, atxilotuta. Lau ordu geroago utzi dute aske.

Montse Venturos, auzitegitik ateratzen. QUIQUE GARCIA / EFE
2016ko azaroaren 4a
12:51
Entzun

Mossos d'Esquadrako kideek atxilotu egin dute Montse Venturos Bergako alkatea (CUP), herri horretako Auzitegira eramateko. Horren aurretik bi aldiz deitu zuen deklaratzera epaileak, baina alkatea ez zen joan.

Kataluniako bozetan eta Espainiako Gorteetako Hauteskundeetan Estelada Bergako udaletxeko balkoitik kentzeko agindua ez betetzeagatik hartu nahi dio deklarazioa epaileak. Hauteskunde delitua egitea egozten diote.

Lau ordu geroago aske utzi dute. "Eraso erabat antidemokratikoa" jasan duela salatu du auzitegitik irtendakoan, eta berak herritarren nahia bete besterik ez zuela egin azpimarratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.