Berlusconi ez da 2013ko bozetara aurkeztuko
ERROMA. Silvio Berlusconi ez da izango 2013ko hauteskundeetan hautagai. Legegintzaldia amaitzean politikan jarraituko duela jakinarazi du, baina ez lehen lerroan. Italiako lehen ministroaren hitzak, ordea, gogoeta gisa definitu dituzte haren gertukoek, eta ez adierazpen ofizial gisa; izan ere, herritarren babesa badu aurkeztuko dela zehaztu du agintariak. Angelino Alfano Justizia ministroa iradoki du, hala ere, haren ondorengo bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu