Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak iragarri du ez dela kargurako aurkeztuko 2013an, eta adierazi du bere ordezkorik onena Angelino Alfano Justizia ministroa izan daitekeela. Hori bai, Berlusconik esan du gobernua utzi ondoren ere politika egiten jarraituko duela.
Italiatik kanpoko kazetari batzuekin bart Erroman egindako afari batean egin du iragarpena hark, eta bere gobernukide eta bere Askatasunaren Herria (PDL) koalizioko kideak ustekabean harrapatu ditu.
74 urte ditu Berlusconik. Alfanok, 40.
Lau auzitan sartuta dago
- Mediaset prozesua. Zerga iruzurra egitea leporatzen diote Berlusconiri.
- Mills kasua. Bere aurkako epaiketa prozesu batean izandako ustelkeria egozten diote Berlusconiri.
- Mediatrade kasua. Bidegabeko jabetzea eta zerga iruzurra leporatzen dizkiote.
- Ruby auzia. Adingabeak prostituziora bultzatzea eta boterea gehiegikeriaz erabiltzea leporatuta epaituko du Milango Auzitegiak.