ITALIA

Berlusconiren dimisioa eskatu dute bere alderdiko sei diputatuk

Gobernu berri bat osatzea eskatzen dute sinatutako gutunean eta parlamentari gehiagok egin dezakete bat eskaera horrekin. 

2011ko azaroaren 3a
12:22
Entzun

PDL Berlusconiren alderdiko sei diputatuk Italiako lehen ministroaren dimisioa eskatu dute eta gobernu berri bat osatzea. Oraingo gobernua krisi ekonomikotik ateratzeko "desegokia" dela adierazi dute eta "aro politiko berri bat" bultzatzeko garaia dela. 

Parlamentari gehiagok bat egin dezakete eskaera horrekin, sei diputatuek beren alderdian sinadurak biltzen ari baitira. Gero eta gehiago dira Berlusconiren kudeaketaren kontra agertu direnak. 

Gobernuak premiazko bilera egin zuen atzo erreformak onartzeko baina Gianfranco Fini diputatuen ganberako lehendakariak esan du neurri horiek "ahulak" direla eta Berlusconi ez dela "gobernatzeko gai". 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.