Txile
Bermepean aske utzi dute Pinochet, osasun egoera larrian
Augusto Pinochet Txileko diktadore ohia bermepean aske uztea erabaki du gaur Santiagoko Apelazio Gorte batek. 1973an Salvador Allenderen bi bizkartzain bahitu eta hiltzeaz akusatuta etxeko arrestoan zegoen Pinochet duela astebetetik. Atzo bihotzekoa izan zuen, eta ordudanik larri dagoela diote bere sendagileek.
Azken mediku txostenaren arabera, larri dago Pinochet, egonkor egon arren, eta bere bizia arriskuan dago. Santiagoko Erietxe Militarrean dago, eta beste zazpi edo hamar egun han egongo dela aurreikusten dute sendagileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu