Iragan urtarrilaren 5ean jarri zuen indarrean su-etena Anonimoen FLNCk. Hain zuzen ere, Jean-Pierre Raffarin Frantziako lehen ministroaren zentro-eskuineko Gobernuak proposatutako autonomia planari aukera bat eman nahi zion keinu horren bidez talde armatu horrek.
Nolanahi ere, Korsikari departamendu propioa eta nolabaiteko autonomia emateko plana —erreferendumean bertan behera geratu zena— "iruzurra" izan zela iruditzen zaio Anonimoen FLNCri, eta, ondorioz, menia bertan behera uztea erabaki du. Gainera, beren borroka "gogortu" egingo dutela iragarri dute.
2001eko urrian sortu zen Anonimoen FLNC taldea.
Korsika
Berriro "borroka armatuari" ekingo diola iragarri du Korsikako beste talde armatu batek
FLNC Korsikako Askapen Nazionaleko Frontearen adar nagusiak (FLNC Borrokolarien Batasuna) hartutako bide berari heltzea erabaki du Korsikako beste talde armatu batek: Anonimoen FLNCk. Ondorioz, menia bertan behera utzi duela aldarrikatu du eta berriro ere borroka armaturi ekingo diola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu