Goizean goiz, erreboltari talde batek Irakeko lehen ministro Ihad Alauiren aholkularietako bat, Wael al-Rubeeay, zihoan autoa tirokatu du, eta aholkularia zein haren txoferra hil ditu.
Samarran, berriz, eraso gogorra egin dute AEBen base militarraren aurka: batetik, morteroak jaurti dituzte, eta, bestetik, bi bonba-auto leherrarazi dituzte egoitza militarraren inguruan. Ondorioz, Irakeko Armadako bi soldadu eta beste bi zibil hil dira.
Kirkuken, Iraken mendeko Kurdistainen, KBA Kurdistango Batasun Abertzalearen buruzagi baten aurkako atentatua egin dute: haren ibilgailua igarotzen ari zen unean bonba-auto bat eztandarazi dute. Buruzagi kurdua zaurituta atera da erasotik, baina lau zibil ditu leherketak.
Mosulen hiru soldadu estatubatuar hil dituzte erreboltariek eraso batean. Azkenaldian, matxinoen eta AEBetako Armadaren arteko enfrentamendu gogorrak ari dira gertatzen azken egunetan.
Eguerdi partean, azkenik, bonba-auto bat leherrarazi dute Bagdad hiriburuko auzo xiita batean. Gutxienez 9 lagun hil ditu, eta 32 inguru dira zaurituak. Iturri ofizialek agertu dutenez, hildakoetako batzuk poliziak dira et beste batzuk zibilak.
Iraken okupazioa
Berriro ere egun odoltsua Iraken
Indarkeria ekintzek ez dute etenik Iraken: gutxienez, 20 lagun hil dira gaur hainbat eraso eta atentatutan. Handiena Bagdad hiriburuan gertatu da, jatetxe baten atarian bonba-auto bat leherrarazi baitute, eta gutxienez 9 pertsona hil baititu. Goizean, Bagdaden bertan, Irakeko lehen mnistroaren hurbileko laguntzaileetako bat hil dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu