Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusi izandakoak eta Kenyako krisiako bitartekariak bertan behera utzi ditu gaur hango Gobernuaren eta oposizioaren arteko negoziazioak, politikariek elkarrizketen bidez "aurrerapenik ez" dutelako egiten.
Iazko abenduan Kenyako hauteskundeak izan ziren, eta oposizioak Mwai Kibaki presidenteari boto zenbaketan iruzur egitea leporatu zion. Iskanbilen ondorioz, 1.500 lagun hil dira. Urtarrilaren 31n ekin zieten elkarrizketei, arazoa konpondu nahian.
Annanek porrotaren "errua" Kibakiri eta Raila Odinga oposizioko buruari leporatu die. "Euren negoziatzaileen atzean ezkutatzen dira. Daukaten ardura onartu egin behar dute eta adostasun politikora iritsi, herritarrek gehiago sufri ez dezaten".
Mundua
Bertan behera geratu dira Kenyako krisia konpontzeko elkarrizketak
Kofi Annan bitartekariak Mwai Kibaki presidenteari eta Raila Odinga oposizioko buruari leporatu die errua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu