Abenduaren 20an ezarri zuen FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak alde bakarreko su-etena, baina bertan behera utzi du, armadak 26 gerrillari hil zituelako bonbardaketa batean.
Bake elkarrizketak "konfrontazioaren erdian" jarraituko dituztela adierazi du gerrillak. "Nahiz eta Santosek iragarri duen erasoaldiari eutsiko diola, guk berriro eutsiko diogu alde biko su-etenaren beharrari, bake prozesuaren hobebeharrez eta biktima gehiago egotea saihesteko".
[EGUNERATUA] Bertan behera utzi du FARCek alde bakarreko su-etena http://t.co/pxqT7xNX3Hpic.twitter.com/vINqwUWIHL
— Berria.eus (@berria) May 22, 2015
Atzo gauean Cauca departamenduan FARCen kanpalekua bonbardatu eta 26 gerrillari hil ostean, Kolonbiako presidenteak ziurtatu zuen gerrillaren aurkako operazioak ez direla etengo. Presidenteak azaldu zuenez, hildako gerrillariak armadaren aurkako ekintza armatuen arduradunak ziren. Haren arabera, "herritarren gehiengoak" babesten ditu operaziook. Aldi berean, bake prozesuari buruzko hitzak ere izan zituen agintariak, eta gerrillari eskatu zion bake negoziazioak azkartzeko.