Bertan behera utzi dute armadan homosexualak sartzeko debekua

Abenduan onartu zuten neurria AEBek, baina orain hasi dira betetzen; Obamak 2008ko bozen kanpainan agindu zuen

2011ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Homosexualak AEB Ameriketako Estatu Batuetako armadan sartu ahal izango dira aurrerantzean, beren sexu joera ezkutatzen jardun beharrik gabe. Abenduan onartu zuten neurria Kongresuan, baina atzo hasi ziren betetzen. AEBetako unibertsitate baten arabera, armadako kideen %2,2 dira homosexualak, erretiraturik daudenak kontuan hartuta. «Berdintasunera eta justiziara hurbiltzeko aurrerapauso handia da», adierazi du Barack Obama AEBetako presidenteak.

Orain arteko legearen arabera, homosexualek armadan egoteko eskubidea zuten, homosexualak zirela ezkutatzen bazuten. 1993an ezarri zuten lege hori, eta Don´t ask, don´t tell (ez galdetu, ez esan) esaten zioten AEBetan. Guztira 13.000 soldatutik gora kaleratu dituzte armadatik 1993ko legean oinarrituta.

Lehendabiziko ezkontza

Gary Ross tenienteak ezin izan du itxaron; legea betetzen hasi eta handik minutu eskas batera ezkondu da bere bikotekidearekin, gauerdian. Greg Trulsonek ezkondu ditu, 2009an bi zibil homosexual lehen aldiz ezkondu zituen epaile berak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.