Lluis Companys Kataluniako presidente izandakoa (1934-1940) hiltzera kondenatu zuen sententzia berraztertzeko eskatu zuen orain gutxi Generalitateak. Espainiako Fiskaltzari egin zion eskaera, kasua Auzitegi Gorenak har zezan. Alabaina, 2007ko Memoria Historikoaren Legeak gerra auzitegiek emandako ebazpen denak baliogabe utzi zituela erantzun dio Fiskaltzak. Hala, kasua auzibidean berraztertzeko aukera baztertu du.
Eta eskaera batera aurkeztu bazuten ere, erreakzioa ez da bakarra izan Generalitatearen aldetik. Joan Saura ICV Iniciativa per Catalunya-Verdseko buruak ontzat jo du ebazpena; ez aldiz Josep Luis Carod-Rovira presidenteorde eta ERC Esquerra Republicana de Catalunyako kideak, sententziak baliogabetu ditzaketen bakarrak auzitegiak direla salatu baitu.
BESTE BATASUNA. Companysen aurkako epaiak ezin daitezkeela berrikusi erabaki du Fiskaltzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu