Europako Batasunaren barnean dauden hizkuntza guztien erabilera sustatzeko, plataforma eratu zuten atzo Bruselan (Belgika). Europako Batzordeak berak eta kulturaren eta hezkuntzaren alorretan lanean ari diren 28 erakundek osatu dute elkartea. Hizkuntz politikak sustatzea da plataformaren asmoetako bat; hain zuzen ere, erakundeen eta herritarren arteko komunikazioa hizkuntza guztietan egin dadin bermatze aldera. Hizkuntzen erabilera sustatzeko metodologiak ere izango ditu aztergai erakundeak.
Leonard Orban Hizkuntz Aniztasunaren komisarioak eman zuen elkartearen berri: «Inoiz ez da nahikoa errepikatuko hizkuntzek nolako garrantzia duten integrazioaren oztopoak gainditzeko».
BESTE BATASUNA. EBko hizkuntza guztien erabilera sustatzeko plataforma eratu dute
Europako Batzordeak eta kultura eta hezkuntza alorretako hainbat eragilek eratu dute taldea, Bruselan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu