Roser Clavell Kataluniako Generalitateko Atzerri kontseilariordea Michael Russell Eskoziako Kultura eta Atzerri ministroarekin bildu zen herenegun, Eskoziaren independentzia erreferendumaz mintzatzeko. Bilera Eskoziako Parlamentuko egoitzan egin zuten, Edinburgon. Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak berriki proposatutako independentzia erreferenduma nola egingo den azaldu dio Russellek Clavelli. Bi herrialdeetako ordezkariek 2002. urtean sinatu zuten elkarlanerako akordioaren baitan egin dute hitzordua eta bide horretan aurrerapausoak ematen jarraitzeko asmoa agertu zuten.
Horrez gain, bi gobernuek euren intereseko hainbat arlotan elkarrekin lan egitea hitzartu dute, hala nola energia berriztagarrien industrian, immigrazioan, atzerri politikan, kiroletan, bioteknologian eta alor ekonomikoetan.
BESTE BATASUNA. Eskoziak independentzia erreferenduma azaldu dio Kataluniari
Bi gobernuak hainbat arlotan elkarlanean aritzeko prest daude; esaterako, ekonomian eta atzerri politikan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu