Espainiako Lurralde Politikarako ministro Manuel Chavesek hitzeman zion Galiziako Xuntari uda ostean hasiko zituztela eskumenen gaineko negoziazioak. Uda amaitu da, ordea, eta elkarrizketek etenda jarraitzen dute. Horiek hala, Santiagok eskatu dio Madrili bilerak lehenbailehen hasteko. Xuntak eskuratu nahi dituen eskumenen artean daude autobideak, itsasertzaren antolaketa eta ibaien kudeaketa.
Bestalde, Bloke Nazionalista Galiziarrak egotzi dio Xuntari eskoletako galizieraren aldeko proiektuei laguntzak ukatzea.
BESTE BATASUNA. Eskumenen itzulerari buruz hitz egiten hasi nahi du Galiziako Xuntak
Lortu nahi dituen eskumenen artean daude autobideak, ibaien kudeaketa eta itsasertzen antolaketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu