Kataluniako Estatutua indarrean sartu zela bi urte beteko dira gaur eta, hala ere, testuan jasotako gai nagusiak gauzatu gabe daude oraindik ere. Generalitateak orotara beste 40 eskuduntza jasoko dituela aurreikusten du testuak, baina orain arte 11 baino ez ditu transferitu Espainiak. Uztailean beste bi eskualdatzea hitzartu dute, eta beste seiren esku aldatzea gauzatzeko negoziazioak ere hasi dituzte.
Kataluniak bere gain hartu dituen eskumenen artean, ordea, ez daude erabakigarrirenak eta finantzaketa sistema berriaren gainean ere ez dira ados jarri. Generalitateak eta Madrilek gaur arteko epea zuten, testuan jasotakoaren arabera, eredu berrian adosteko; baina bien arteko jarrerak oso urrun daude alor horretan. Jose Montilla Generalitateko presidenteak aste honetan bertan adierazi du bitarteko ekonomikoen faltan dela Katalunia. Munduko ekonomia krisiak ere abagune honetan eragina izatea ez du baztertu Montillak. Oinarrizko zerbitzuak bermatuko dituela zehaztu du, hala ere, Generalitateak.
Protesta ekintza
Finantzaketa ereduan akordioa lortu ezean, hauteskunde kanpainan egindako promesak betetzeko zailtasunak izango ditu hirukoak. Generalitateak, halaber, protesta ekintza bat deitu du gaurko. Antoni Castells Ekonomia kontseilariak hiruko kideekin bilduko da. CiU Convergencia i Unioko ordezkariak ere parte hartuko dute ekimenean, batasun itxura emateko asmoz. Espainiako Gobernuarekiko negoziazioen aurrean babesa eskatu die PP Alderdi Popularrari eta Ciutadansi Castellsek.
Estatutua indarrean sartu eta bi urtera hamasei lege onartu eta beste bederatzi bideratzen ari da gaur egun Generalitatea.
Espainiako Konstituzionalak, bestalde, aurki da testuaren zuzentasunaren inguruko ebazpena ematekoa. Nazio hitzaren aipamenak sortu du kezka.
BESTE BATASUNA. Estatutua indarrean sartu eta bi urtera eskuduntzak Espainiaren esku
Generalitateak testuan jasotako eskuduntzen laurden bat jaso du soilik; 49 eskumenetik 11 baino ez orotara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu