BESTE BATASUNA. Independentzia galdeketa egin edo ez erabakiko dute azaroaren 10ean Gironan
Kataluniako independentziaren aldeko galdeketa egiten duen aurreneko hiriburua izan daiteke Girona. Udalak azaroaren 10ean erabakiko baitu galdeketa egin edo ez. CiU Convergencia i Unio, ERC Esquerra Republicana de Catalunya eta ICV Iniciativa per Catalunya alderdiko hamahiru zinegotziek erreferendumaren aldeko mozioa sustatuko dute egun horretan. PSC Kataluniako Alderdi Sozialistak hamar zinegotzi ditu udalean, eta haiek jakinarazi dute mozioaren eduki zehatza ezagutu arte ez dutela jendaurrean jakinaraziko euren jarrera. PP Alderdi Popularreko bi zinegotziak, berriz, kontra bozkatzea espero da. Gironak Erabakitzen du Herri Batzarrak galdeketa egiteko kanpaina sustatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu