Igandean Mohamed Ganutxi Tunisiako Gobernuko lehen ministroak eman zuen dimisioa, atzo Afif Txelbi Industria ministroak eta Mohamed Nuri Nazioarteko Kooperaziokoak, eta gaur Lurralde Garapeneko Nayib Txelbik eta Goi Hezkuntzako Ahmed Ibrahimek.
Gobernua oposizioarekin bilduko da, eman beharreko pausoak zehazteko asmoz. Asteburuan exekutiboaren aurkako protesta asko izan da Tunisian.
Herritarren protesten ondorioz, Zine El Abidine Ben Alik urtarrilaren 14an utzi zuen presidente postua, 23 urtean agintean egon ondotik, eta Saudi Arabiara ihes egin zuen. Gobernu berrituan, baina, haren aldekoak jarri ziren gehien.
Beji Said Essebi dago orain lehen ministro karguan.
tunisia
Beste bi ministrok ere adio
Tunisiako Lurralde Garapeneko eta Goi Hezkuntzako arduradunek ere kargua utzi dute. Igandetik bost dimisio izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu