Immigrazioa

Beste lau etorkin hil dira Kanariar Uharteetara iritsi nahian

Goizaldean Kanariar Uharteetara iritsi nahian zebiltzan 30 etorkineko taldea jaso du gaur Itsasoko Salbamendu taldeak, Tenerifetik 100 milatara. Gutxienez lau hil egin dira. Guardi Zibilak azaldu duenez bi hilotz nora ezean geratu dira, izan ere, ezin izan dituzte Itsasoko Salbamendu taldearen ontzira lekualdatu. Gainerako 28 etorkinen artean bat hilik zegoen eta laugarrena Tenerifeko (Kanariar Uharteak) portura ailegatu bezain pronto hil da.

2006ko uztailaren 28a
16:26
Entzun
Espainiako Gobernuak Kanariar Uhartean duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, Tenerifeko portura eraman dituzten hilotzetako bat adin txikiko batena da. Joan den astetik hona 10 etorkin hil dira dagoenezko Kanariar Uharteetako kostaldera iritsi nahian.

Guztira 112 etorkin iritsi dira gaur Kanariar Uharteetako kostaldera eta atzo ailegatu ziren beste 131 etorkinekin batera, 24 ordutan 243 etorkin iritsi dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.