Italiako erreskate taldeek goizean lau gorpu eta arratsaldean beste lau aurkitu dituzte Costa Concordia itsasontzian. Haien artean bost urteko haur bat dago: Dayana Arlotti.
Ontzia urtarrilaren 13an hondoratu zen, Giglio irla parean. Orain arte 25 gorpu aurkitu dituzte eta zazpi lagun desagertuta daude —horien artean, ume haren aita—.
Francesco Schettino Costa Concordia-ko kapitaina atxilotu egin zuten, homizidioa, hondoratzea eta itsasontzitik arriskuan zeuden bidaiariak ateratzea lortu aurretik alde egin izana leporatuta.