Mundua

Bhuttok Pakistanentzat "askatasuna" eskatu du protesta batean

Lehen ministro ohiak gaur irten du lehen aldiz etxetik, Poliziak bertan azken egunetan atxilotuta izan ostean.

2007ko azaroaren 10a
13:15
Entzun
Benazir Bhutto Pakistango lehen ministro ohiak kazetariek antolatutako protesta batean parte hartu du gaur Islamabaden, bozgorailu bat eskuetan zuela, eta Pakistanentzat eta hedabideentzat "askatasuna" eskatu du. "Pakistan askearen alde ari gara borrokatzen", adierazi du PPP Pakistango Herriaren Alderdiko buruzagi Bhuttok.

Pervez Musharrafen Gobernuak etxean atxilotuta izan du hura. Bi alditan saiatu zen lehen ministro ohia etxetik irteten, "hiltzeko beldurrik ez" zuela esanez, baina Poliziak galarazi egin zion. Gaur irten du lehen aldiz etxetik. Oposiozoko ehundik gora kide atxilotuta eta egoera kontrolpean zuela, Gobernuak haren atxiloketarekin amaitzea erabaki du.

Bhuttok, gaurko protestaren ondoren, Iftikhar Chaudhry Pakistango Auzitegi Goreneko presidente ohiarekin bildu nahi izan du, baina Poliziak ez dio utzi harekin elkartzen. Lehengo astera arte izan da kargu horretan Chaudhry.

PPPk deituta, hilaren 13an Rawalpindin "mobilizazio handia" egongo dela esan du Bhuttok, "eta mundu guztiak joan behar du hara".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.