Iraken inbasioa

Bi atzerritar eta soldadu estatubatuar bat hil dituzte, bi erasotan

Bi atzerritar hil eta beste bost zauritu dituzte gaur, Mosulen. Atzerritarrak zihoazen ibilgailuaren inguruan bonba bat lehertarazi dute. Karraja herrian soldadu estatubatuar bat hil eta beste bi zauritu dituzte, berriz, erresistentziako indarrek. Bestalde, hiru italiar bahituta dituzten erresistentziako indarrek gatibuak libre uzteko baldintza berri bat jarri dute: Irak iparraldea menpean duten kurduek preso dituzten irakiar erresistentziako kideak askatzea. Italian ez dute ondo hartu berri hori, bahituak laster askatuko zituzten itxaropena baitzuten.

2004ko maiatzaren 1a
13:57
Entzun
Hasierako informazioen arabera, hildako eta zauritutako atzerritar horiek segurtasun alorrean egiten zuten lana. Ez dute esan nongoak diren. Ez dute esan Karraja hirian hildako soldaduari zer motatako erasoa egin dioten.

Gaur goizean zabaldu duten komunikatu batean Italiako gatibuei minik ez dietela egingo azaldu dute haien bahitzaileek, baina, horretarako baldintza bat jarri diote Italiako lehen ministro Silvio Berlusconiri: Irak iparraldea kontrolatzen duten kurduekin negoziatzea, haiek preso dituzten preso politiko irakiarrak askatzeko.

Italiako herritarrei itxaropena galarazi die eskari horrek, izan ere, bahituak lasten askatuko zituztelakoan zeuden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.