Ekainaren erdi aldera Darfurren (Sudan) bahitu zituzten bi boluntario alemaniar aske utzi dituzte, Guido Westerwell Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroak gaur jakinarazi duenez.
34 urte ditu boluntario batek, 52 besteak. Osasunez ondo daude, Westerwellek jakinarazi duenez, eta Khartum Sudango hiriburura eramango dituzte datozen orduetan.
Berlingoa da boluntario bat eta Schleswig Holstein-ekoa (Alemania iparraldea) bestea, eta biak dira Technisches Hilfswerk (THW) Alemaniako Gobernuz Kanpoko Erakunde nagusiko kide.
Darfur eskualdeko hiriburuan euren etxean bahitu zituen talde armatu batek ekainean, Nyalan.
SUDAn
Bi boluntario alemaniar askatu dituzte Darfurren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu