Bi bonba indargabetu dituzte Irlanda iparraldean
DUBLIN. Erresuma Batuko armadako soldaduek bi bonba desaktibatu dituzte Irlanda iparraldeko Derry hirian. PSNI Ipar Irlandako Poliziaren arabera, bi bonbak elkarrengandik hurbil zeuden: bata poltsa batean, eta bertzea bizikleta bati atxikita. Kevin Campbell Derryko alkateak erran du bonbak jarri dituena «XXI. mendean sartzeko beharra duen talde txiki bat» dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu