Bi egunetan gutxienez 33 lagun hil dituzte Iraken, hiru erasotan

Igande arratsean Bagdadeko Umm al Kura meskitan hildakoen kopurua 28ra igo dute agintariek

Erredakzioa
2011ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Iraken erasoen maiztasuna duela urte batzuetatik honat jaitsi egin den arren, joan den ortziraletik gutxienez 46 lagun hil dituzte hainbat atentatutan. Hildako gehien Bagdadeko Umm al Kura meskitako erasoan izan ziren, igande arratsean. Agintariek 28ra igo dute hildakoen kopurua —horien artean parlamentari bat dago—. Suizida batek gainean zeramatzan lehergailuak zartarazi zituen.

Metodo berarekin bi soldadu hil zituzten atzo Mosulen (Hego Kurdistan). Bakuban, berriz, ekintzaile talde batek kontrol postu bati eraso egin, eta bi polizia eta paramilitar bat hil zituen. Iragan ortziralean hamahiru lagun hil zituzten hiru hiritan.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.