AEB Ameriketako Estatu Batuetako herritarren %50 tropak Afganistandik ateratzeko prozesua azkartzearen alde daude, USA Today egunkariak argitaratutako inkestaren arabera .
Herritarren %24k baino ez dute uste AEBek 2014rako jarritako erretiratze egunari eutsi behar diola. Eta soilik %21ek pentsatzen dute tropek Kabulen jarraitu behar luketela, «helburu guztiak lortzen diren arte». Nolanahi ere, %35ek aitortu dute azken asteetako zibilen hilketek eta koranen erreketek aldarazi egin dietela AEBetako tropak Afganistanen edukitzearen inguruko iritzia.
Dena dela, estatubatuarren %59k oraindik ere uste dute New Yorkeko Dorre Bikien kontrako 2001eko irailaren 11ko erasoaren ostean Afganistan inbaditu izana erabaki zuzena izan zela.
Bi estatubatuarretik bat Afganistandik lehenago ateratzearen alde dago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu