BURUNDI

Bi etniak boterean egoteko erreferenduma egin dute

Agentziak
BUJUMBURA
2005eko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Hutuek eta tutsiek boterea partekatzea onartzen duen konstituzio berriaren inguruko erreferenduma egin zuten atzo Burundin. Behin-behineko emaitzak gaur emango dituzte eta emaitza ofizialak, berriz, martxoaren 4an. Gobernuan eta Legebiltzarrean ordezkarien %60 izango lirateke hutuak biztanleen %85 dira eta % 40 tutsiak. Armadan, berriz, proportzio berdinetan egongo lirateke ordezkatuta.

Tutsiek, ildo horretan, erreferendumaren kontrako jarrera agertu dute eta hutuek, berriz, aldekoa.Azken hiru urteetan agintean tartekatu dira hutuak eta tutsiak. Hegoafrikako presidente ohi Nelson Mandelaren bitartekaritzari esker eratu zen behin-behineko gobernua orduan. Herrialdearen botere politikoa eta ekonomikoa, dena den, tutsien esku egon da historikoki.1993. urtetik herrialdean egiten den aurreneko bozketa da. Melchior Ndadaye presidente hutua aukeratu zuten urte horretan hauteskunde demokratikoetan baina tutsiek lau hilabete beranduago hil zuten tiroz. Hilketaren ondoren gerra zibila piztu zen bi etnien artean. Orotara 300.000 pertsona hil ziren gerra zibilean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.