Immigrazioa

Bi etorkin hilik eta bat oso larri aurkitu dituzte Kanariar Uharteetara ailegatu den ontzi batean

Guztira 48 lagun zihoazen Gran Canaria uhartera (Kanariar Uharteak) iristear zela atzeman duten ontzian. Ia guztiak gizonezkoak ziren baina tartean bi emakume eta adin txikiko mutiko bat ere bazeuden. Etorkinetako bi hilik aurkitu dituzte hotzak jota eta beste bat oso larri. Kanariar Uharteetako Osasun Kontseiluak jakinarazi duenez Arguineguineko portura ailegatu da ontzia.

2006ko uztailaren 24a
16:54
Entzun
Gran Canaria uharteko erietxera hiru etorkin eraman dituzte oso egoera larrian. Arnasketa arazoak eta hipotermia dituena batetik eta beste bi nahiko larri. Azken horien egoera egonkortzen ari da.

Gaurko bi hildakoekin sei dira dagoeneko, azken astean hotzak jota hil diren etorkinak Kanariar Uharteetako kostaldera iritsi nahian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.