Korsika
Bi etxe erabat suntsituta gelditu dira Korsika hegoaldean izan diren bi eztandatan
Korsika hegoaldean dagoen Calcatoggio herriko bi etxe erabat suntsituta gelditu dira lehergailuak erabaliz egin diren atentatutan. Gendarmeriaren arabera, udako pasatzeko etxebizitzak ziren suntsitutakoak, eta hori dela eta, une horretan ez zegoen inor bertan. Mementoz ez ditu inork hartu bere gain bi ekintza horiek.
Bastiako Apelazio Epaitegiaren arabera, 2003. urtean 296 ekintza armatuko gertatu ziren Korsikan lehergailuak erabiliz, 2002. urtean baino %18 gehiago. Halaber, atentatu horien egiletza talde independentistek hartu dituzten beren gain kasu gehienetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu