M-11, atentatuak Madrilen

Bi gizonezko, aita-semeak, atxilotu ditu Frantziak M-11ko atentatuekin zerikusia dutela egotzita

Frantziako Poliziak bi gizonezko atxilotu ditu Wervicq-Suden 2004ko martxoaren 11ko Madrilgo atentatu handiekin zerikusia dutela leporatuta. Aita-semeak dira atxilotuak: Marokoko herritarra da oraindik aita; semea, berriz, Frantziakoa. Lillera eraman dituzte eta han ari dira galdekatzen. Wervicq-Sud Frantzia ipar-ekialdean dago, Belgikako mugatik hurbil.

2005eko uztailaren 26a
11:24
Entzun
DSTko poliziek atxilotu dituzte aita-semeak, hau da, inteligentzia zerbitzuetako kideek. Goizeko lehen orduan arma askorekin hornituta sartu dira aita-semeen etxean.

Azken hilabeteetan hainbat lagun atxilotu dituzte Frantzian M-11rekin zerikusia dutelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.