Herriaren Alderdi Demokratikoa (HDP) alderdiak Diyarbakir hirian antolatu duen mitin jendetsuan bi hildako eta ehun lagunetik gora zauritu dira.
#Diyarbakir. 2 hildako eta ehun zauritu #HDP alderdi kurduaren mitinean bonba batek eztanda egin ondotik. #TurkiakoBozak
— Ane Irazabal (@AneIrazabal) June 5, 2015
Bi leherketa izan dira, hiru minutuko tartean. Selahattin Demirtas liderra hitz egiten hastekoa zenean izan dira bi leherketak. Kurduen liderrak lasai jokatzeko eskatu die bere jarraitzaileei, eta probokazioetan ez jausteko deia egin du.
Hala ere, liskarrak izan dira mitinean ziren kurduen eta polizien artean. Gas negar-eragilea erabili du poliziak manifestariak sakabanatzeko.
Datorren igandean dira hauteskundeak Turkian, eta HDPalderdi kurdu eta ezkertiarraren kontra hainbat eraso izan dira. kanpainan zehar.