Atentatu suizida baten eraginez, bi pertsona hil eta beste hamaika zauritu dira Kandahar-en (Afganistan). Dand distrituko Ahmadula Nazak gobernadorearen aurkako erasoa izan da baina ez da zauritu, ezta bere bizkarzainak ere. Auto batean zihoan pertsona batek leherrarazi du autoa Nazak bere bulegotik etxera abiatu denean. Gobernadorearen konboia pasa eta gero izan da leherketa, ordea, eta horregatik ez da zauritu bera. Zaurituen artean zazpi haur daude, eta hildako bat nerabea dela jakinarazi dute berri agentziek.
Frantziako soldadu bat ere hil da bart gauean Bedraou-ko bailaran (Afganistan) burutzen ari zen operazio batean. Beste soldadu bat zauritua izan da. Frantziak Afganistanen sartzea erabaki zuenetik 52. hildakoa da.
Hogei taliban ere hil dituzte Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarrek (ISAF). Talibanak eraso egiten hasi zaizkiela adierazi dute ISAFeko kideek, eta aireko laguntza eskatu dute orduan. Tagab-eko barrutian izan da gertaera, eta ez dela zibilik hil ere gaineratu dute soldaduek.
mundua
Bi hildako eta hamaika zauritu Afganistanen atentatu baten ondorioz.
Gobernadore baten aurkako erasoa izan da, baina bera eta bere bizkarzainak ez dira zauritu ere egin. Frantziako soldadu bat ere hil da bart gauean. Horrez gain, Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarrarekin izandako guduan hogei taliban hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu