munDUA

Bi ikerlari errusiar Fisikaren Nobel saridun, grafenoa isolatzeagatik

2010eko urriaren 5a
14:27
Entzun
Andre Geim (Errusia, 1958) eta Konstantin Novoselov (Errusia, 1974) ikerlari errusiarrek jasoko dute 2010eko Fisikaren Nobel saria, grafenoa isolatzeagatik. Horrekin, material elektroniko malguagoak eta eraginkorragoak lortu nahi dituzte (ordenadorak, pantailak, eguzki plakak...).

Manchesterko (Erresuma Batua) Unibertsitateko ikerlariak dira biak. Geimek Herbehereetako nazionalitatea dauka.

Abenduaren 10ean emango die saria Karolinska Institutuak Suedian, eta 1,1 milioi euro jasoko dituzte. Datozen egunetan jakinaraziko dituzte Kimika, Literatura, Bakea eta Ekonomiaren Nobel saridunak.

Orain arte jakinarazitako 2010eko Nobel saridunak

Medikuntza.Robert G. Edward (Erresuma Batua, 1925), in vitro ernalketaren garapenari buruz egindako lanagatik.

Fisika. Andre Geim (Errusia, 1958) eta Konstantin Novoselov (Errusia, 1974), grafeno aurkikuntzengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.