Iraken okupazioa

Bi kooperante italiarrak aske direla baieztatu du Italiako Gobernuak.

Hiru astez bahiturik egon diren Simona Torretta eta Simona Pari kooperanteak aske utzi dituztela adierazi du Rocco Buttiglione Italiako Politika Komunitarioen ministroak. Buttiglionek baieztatu du Al Jazira Qatarreko telebistak gaur aurreratu duena. Politika ministroaren, zerbitzu sekretuen eta islamiar komunitatearen arduradunen laguntza azpimarratu du Buttiglionek. Askapena diru ordainketa baten ostean izan dela zabaldu da, baieztatzerik ez bada ere.

2004ko irailaren 28a
18:51
Entzun
Buttiglionek askapenaren arrakasta herriaren elkarlanean oinarritu du: "Italiar herriaren parte-hartze bateratuak ahalbidetu du askapena, denon artean lan eginez eta Jainkoari esker lortu duguna"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.