Poliziak 18 urteko lagun bat atzeman du Dover hiriko aireportuan eta 21 urteko beste lagun bat Londresko Heathrow aireportutik gertu. Biak deklaratzera eraman dituzte.
Atxilotuak ostiralean Londresen izan zen erasoarekin lotura izan dezaketela uste du poliziak.
Operazioaren ondoren eraso arriskuaren maila jaistea adostu du Terrorismoaren Analisi Bateraturako Zentroak.