Bi lagun hil dira Yemenen militarren protestetan
SANA. Lan baldintzak hobetzeko eskatuz Yemengo hainbat soldaduk Defentsa Ministerioaren egoitzan egindako protestetan, gutxienez bi lagun hil dituzte. Presidenteak iragan astean defentsan iragarritako neurriak salatzeko, ehunka militarrek ministerioa inguratu zuten, eta 50 lagun inguru atxilotu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu