Libano

Bi lagun hil eta 12 zauritu dira atentatu batean, Libanon

Beirutetik ipar-ekialdera bonba-auto batek eztanda egin du goizean, eta gutxienez bi hildako eta 12 zauritu utzi ditu. Zaurituen artean, Libanoko Defentsa ministroa, Elias Murr, dago. Azken boladan areagotu egin da Libanon atentatuen kopurua, batik bat otsailetik, eta bereziki politiko eta kazetari ezagunak izan dituzte jomuga.

2005eko uztailaren 12a
11:28
Entzun
Atentatua Beirutetik ipar-ekialdera gertatu da, Mahalet al Nakash herrian. Defentsa ministroaren, Elias Murren,konboia herritik igarotzen ari zela bonba-autbo batek eztanda egin du. Ondorioz, bi pertsona hil dira, eta 12 zauritu dira. Haien artean, Murr ministroa, baina zauri arinak besterik ez ditu.

Bestetik, Libanoko lehen ministroak esan du ekainean Libanon bonba lapa batek hil zuen kazetariaren hilketaren inguruko aztarnak dituela, eta denbora gutxiren buruan Justiziak hiltzailea aurki dezakeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.