EKIALDE HURBILA

Bi palestinar tiroz hil ditu Israelgo armadak

Ustez biek labanaz eraso egin eta gero hil dituzte.

Sharwat Sharawiren aldeko hileta, Hebronen. ABED AL HASHLAMOUN / EFE
2015eko abenduaren 24a
12:00
Entzun

Hebronen hil dute horietako bat. Israelgo armadak ohar baten bidez zabaldu duenez, "bihurkin batekin armatua" zihoan pertsona bat armadaren kontrol batera joan da, eta, bertan, soldaduei eraso egiten saiatu da. 

"Berehalako mehatxuari erantzun diote indarrek; erasoa gertatzea saihestu dute, eta erasotzaileari tiro egin diote", adierazi du armadak. 

Goizean, beste palestinar bat hil dute tiroz Arielen, juduen kokaleku batean, Zisjordanian. Armadaren arabera, bi soldaduri labana sartu die, eta hainbat aldiz egin diote tiro. Luba Samri Poliziaren bozeramaileak azaldu du bi soldaduak zaurituta daudela.

Urriaz geroztik, indarkeriak gora egin du Ekialde Hurbilean. Ordutik, 134 palestinar eta 22 israeldar hil dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.