Atxiloketa

Bi pertsona atxilotu dituzte Parisen, GRAPOrekin zerikusia izatea egotzita

Espainiako GRAPO ezkerreko talde armatuarekin zerikusia izatea leporatuta atxilotu dituzte Parisen Juan Antonio Ramon Teijelo eta Manuela Ontania Galan. DNAT Frantziako Terrorismoaren Aurkako Dibisioak egin ditu atxiloketak, eta, zehazki, GRAPOren buruzagi historikoa izatea egozten diote Ramon Teijelori. Espainiak hura atxilotzeko nazioarteko agindua emanda dauka. Ontania Galanen aurka, ordea, ez dago Espainiak emandako agindurik.

2005eko urriaren 17a
11:24
Entzun
Seine-Saint-Denisko etxebizitza batean, Paris kanpoaldean, atzeman dituzte 58 urteko gizonezkoa eta 55eko emakumezkoa. Atxilotu dituztenean ez zeudela armatuta eta Poliziari ez diotela eragozpenik jarri agertu dute segurtasun indarretako iturriek. Ramon Teijelok agiri faltsuak zituela agertu dute. Oraindik etxebizitza miatzen ari dira.

Polizia iturrien arabera, maiatzean egindako Italiako Brigada Gorrietako bi kideren atxiloketarekin dute zerikusia gaurkoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.