EGIPTO

Bi pertsona hil eta 80 zauritu dira kristau eta musulmanen arteko borrokan

Agentziak
KAIRO
2005eko urriaren 23a
00:00
Entzun
Alexandriako San Sergio elizaren aurrean 4.000 musulman inguru bildu ziren herenegun, antzezlan katoliko baten aurka manifestatzeko. Manifestariek harriak jaurti zituzten elizaren kontra eta eraikinaren aurretik igarotzen zirenen aurka, eta baita Poliziaren aurka ere. Gutxienez bi pertsona hil eta beste 80 zauritu ziren manifestarien eta segurtasun indarren arteko enfrentamenduetan.

Duela bi urte bideo bat zabaldu zen, non musulman bihurtutako gazte katoliko baten istorioa kontatzen zen. Muturreko islamistek atentatuak egitera bultzatzen zuten gaztea, hura damutu eta kristautasunera itzultzen zen arte. Norbaitek, baina, bideo hori salgai jarri zuen duela bi aste eta horrek musulmanen haserrea eragin zuen. Zenbait talderen arabera, istorioa Islamaren aurkakoa da, eta hori zela eta, manifestazioetara deitu zuten. Gauzak horrela, Egiptoko buruzagi kristau, nahiz musulmanek lasaitasunera deitu zuten atzo. Hala ere, kristau asko etxean geratu ziren atzo, kalera ateratzeko beldur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.