Kurdistan

Bi polizia hil dituzte eraso batean Turkiaren menpeko Kurdistanen

Nisebin hirian egin dute erasoa, bonba-auto batekin.

2016ko martxoaren 4a
12:20
Entzun

PKK Kurdistango Langileen Alderdiak oraingoz bere gain hartu ez duen arren, Turkiako iturriek hari egotzi diote atentatua. Dogan albiste agentziaren arabera, hainbat gerrillari kurduk Nisebin hiriko polizia-etxeari eraso diote goizaldean, eta ondoren bonba-auto bat leherrarazi dute. Ondorioz, gutxienez bi polizia hil eta hainbat lagun zauritu dituzte, tartean zibilak. Erasotzaileek ihes egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.