Bi soldadu turkiar zauritu dituzte minibus batean
ANKARA. Bi soldadu turkiar zauritu dituzte Turkian, minibus batean zihoazela. Erasoa atzo izan zen, Hakkari probintzian, eta lehergailu baten eztandak ibilgailua harrapatu zuen. Oraingoz, inork ez du ekintza bere gain hartu; dena den, PKK Kurdistango Langileen Alderdia izan dela uste dute, azken egunetan hainbat eraso egin baititu inguru horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu